Jesus Joanek iragarria eta bataiatua. Tentatua (3,1–4,16)

Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin

(Mk 1,2-8; Lk 3,1-18; Jn 1,19-28)

1 Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea Judeako basamortuan* 3,1 Judeako basamortua: Jerusalemdik Hebron bitarteko mendikatearen eta Itsaso Hilaren artean zegoen lurraldea.honela hots eginez: 2 «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza* 3,2 Jainkoaren erregetza: H.h., Zeruetako erregetza. Jainkoaren izenik ez aipatzeko judu-usadioari jarraiki, Mateok zeruetako erregetza erabiltzen du ia beti eta ez Jainkoaren erregetza, beste ebanjelariek bezala (salbuespenak: Mt 12,28; 19,24; 21,31.43). Ez dugu gorde Mateoren berezitasun hau itzulpenean.». 3 Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak:
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
4 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari. 5 Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen, 6 eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.