NEKALDIA ETA PIZTUERA (26,1–28,15)
Jesus nola atxilotuko
(Mk 14,1-2; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)
1 Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien: 2 «Dakizuenez, etzi Pazko-jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute». 3 Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren, 4 eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten. 5 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin».