Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari

(Mk 12,13-17; Lk 20,20-26)

15 Fariseuek elkar hartu zuten, Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko. 16 Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera: –Maisu, badakigu egiazale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari. 17 Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga* 22,17 zerga: Ik. Mk 12,14 oh.ordaintzea, bai ala ez? 18 Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien: –Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok? 19 Ea, erakutsi zerga-txanpona. Haiek denario* 22,19 denario: Ik. Mk 6,37 oh.bat aurkeztu zioten. 20 Jesusek galdetu zien: –Norenak dira irudi eta izen hauek? 21 Erantzun zioten: –Zesarrenak. Jesusek, orduan: –Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari. 22 Harriturik gelditu ziren erantzun honekin, eta Jesus bertan utzi eta alde egin zuten.