Jesusek emakume kanaandarraren alaba sendatu

(Mk 7,24-30)

21 Handik irtenik, Tiro eta Sidon* 15,21 Tiro eta Sidon: Ik. 11,21 oh.aldera aldendu zen Jesus. 22 Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar* 15,22 kanaandar: Feniziar adierazteko hitz zabala. Hemen emakumearen jentil-izaera adierazten du batez ere.bat deiadarka hasi zitzaion: –Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba. 23 Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: –Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik. 24 Jesusek, ordea: –Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak. 25 Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez: –Lagun nazazu, Jauna. 26 Jesusek, orduan: –Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea. 27 Emakumeak erantzun zion: –Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak. 28 Orduan, Jesusek esan zion: –Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna! Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.