17 «Kontuz jendearekin! Auzitegi* 10,17 Auzitegia: H.h., Sanedrin; zenbait herritako sinagogetan zeuden auzitegiak, 23 lagunez osatuak.eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo;18 agintari eta erregeen aurrera eramango zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien eta jentilen aurrean.19 Eramango zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan;20 ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez.21 «Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte.22 Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.