1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Nor handiena?

(Mt 18,1-5; Lk 9,46-48)

33 Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien: –Zer eztabaida izan duzue bidean? 34 Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean. 35 Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien: –Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria. 36 Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien: 37 –Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau ni onartzen, bidali nauen hura baizik.