1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Hiru mirari ikasleen aurrean (4,35–6,6a)

Jesusek ekaitza baretu

(Mt 8,23-27; Lk 8,22-25)

35 Egun berean, ilunabarrez, Jesusek bere ikasleei esan zien: «Goazen aintziraz beste aldera». 36 Jende-taldea utzirik, zegoen txalupan bertan eraman zuten Jesus, beste zenbait ontzi ere harekin batera bazen arren. 37 Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino. 38 Jesus, berriz, txopan lo, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten: –Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak? 39 Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta aintzirari esan: –Hago isilik! Geldi! Gelditu zen haizea eta barealdi handia egin zen. 40 Jesusek esan zien: –Zergatik beldur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi? 41 Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»