1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

JESUS, JAINKOAREN SEMEA. NEKALDIA ETA PIZTUERA (14,1–16,8)

Jesus bere gogoz heriotzara (14,1-42)

Jesus nola atxilotuko

(Mt 26,1-5; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)

JESUS, JAINKOAREN SEMEA. NEKALDIA ETA PIZTUERA (14,1–16,8)

Jesus bere gogoz heriotzara (14,1-42)

Jesus nola atxilotuko

(Mt 26,1-5; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)

1 Handik bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko. 2 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».

Jesus Judasek saldua

(Mt 26,14-16; Lk 22,3-6)

Jesus Judasek saldua

(Mt 26,14-16; Lk 22,3-6)

10 Judas Iskariote, Hamabietako bat, apaizburuengana joan zen, Jesus beraiei eskuetara emateko asmotan. 11 Entzutean, poztu egin ziren haiek eta dirua agindu zioten. Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.