Jesusek aberatsari dei
(Mt 19,16-22; Lk 18,18-23)
17 Bidean abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion: –Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko? 18 Jesusek erantzun zion: –Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. 19 Badakizkizu aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik,ez egin kalterik, ohoratu aita-amak. 20 Hark, orduan: –Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia. 21 Jesus maitasunez begira jarri zitzaion eta esan zion: –Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri. 22 Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan, ondasun handien jabe baitzen.