Markos 1 Següent →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek Simonen amaginarreba sendatu

(Mt 8,14-15; Lk 4,38-39)

29 Jesus sinagogatik atera eta Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joanekin. 30 Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrez; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi. 31 Joan zitzaion ondora, eskutik hartu eta jaikiarazi egin zuen. Sukarrak alde egin zion, eta zerbitzatzen hasi zitzaien.