Markos 1 Següent →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusek lehen ikasleei dei

(Mt 4,18-22; Lk 5,1-11)

16 Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean* 1,16 aintzira-bazterrean: H.h., itsasbazterrean; ik. Mt 4,13 oh.zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. 17 Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet». 18 Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. 19 Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren ontzian. 20 Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren.