57 Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi: –Noranahi jarraituko dizut.58 Jesusek esan zion: –Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.59 Beste bati esan zion: –Jarraitu niri. Baina hark erantzun: –Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.60 Eta Jesusek: –Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.61 Beste batek, berriz, esan zion: –Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten.62 Baina Jesusek erantzun: –Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.