Jesusek Hamabiak bidali

(Mt 10,1.5-15; Mk 6,7-13)

1 Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zien. 2 Eta Jainkoaren erregetza hots egitera eta gaixoak sendatzera bidali zituen, 3 esanez: «Ez hartu deus ere biderako, ez makilarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik, eta ez dezala inork aldatzeko jantzirik eraman. 4 Edozein etxetan sartzen zaretela, gelditu bertan herri hartatik atera arte. 5 Eta onartzen ez bazaituzte, herri hartatik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa* 9,5 astindu oinetako hautsa: Ik. Mk 6,11 oh., beraien kontrako seinaletzat». 6 Atera ziren, bada, eta herriz herri joan ziren, berri ona hots eginez eta alde guztietan gaixoak sendatuz.