12 Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua.13 Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien:14 Simon –honi Pedro izena eman zion–, honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome,15 Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon –Zelote* 6,15 Zelote: Ik. Mt 10,4 oh.zeritzana–,16 Judas Santiagorena eta Judas Iskariote* 6,16 Iskariote: Ik. Mk 3,19 oh.–Jesusen saltzaile gertatu zena–.