← Anterior
Lukas 24
Jesus Hamaikei eta ikasleei agertu
(Mt 28,16-20; Mk 16,14-18; Jn 20,19-23; Eg 1,6-8)
36 Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei». 37 Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten. 38 Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? 39 Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez». 40 Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. 41 Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?» 42 Arrain erre puska bat* 24,42 Arrain erre puska bat: eta abaraska bat erantsi du zenbait eskuizkribu berrik.eskaini zioten. 43 Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen. 44 Ondoren, esan zien: «Hauxe da, oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan* 24,44 Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan: I.Z. osoa edo Liburu Santuak adierazteko modu berezia, Salmoak aipatuz; ik. 16,29 eta oh.nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela». 45 Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten. 46 Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu, 47 eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien. 48 Zuek zarete honen guztiaren lekuko. 49 Eta nik, neure Aitak agindutako dohaina, Espiritu Santua, bidaliko dizuet. Zuek egon hemen, hirian, Jainkoarengandiko indarraz jantzi zaitezten arte»* 24,49 Berpiztuaren azken hitzetan Apostoluen Eginak liburuaren hasierako gai nagusiak aurkitzen ditugu; honela, Lukasen obra bakarraren bi zatiak lotzen dituen zubi gertatzen dira (ik. Eginak liburuari Sarrera)..