Jesus eskatologiaz mintzo (21,5-38)

Sarrera: tenplua suntsitua izango

(Mt 24,1-2; Mk 13,1-2)

5 Batzuk tenpluari buruz ari ziren, harri ederrez eta emaitzez* 21,5 emaitzak: Tenpluaren eraikuntzarako nahiz apaingarritarako eskainitako gauzak.apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zuen: 6 «Etorriko da garaia, hor ikusten duzuen horretatik harririk ere harri gainean geldituko ez dena: dena suntsituko dute».