Jesusek aberatsari dei

(Mt 19,16-22; Mk 10,17-22)

18 Handiki batek galdetu zion Jesusi: –Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko? 19 Jesusek erantzun zion: –Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. 20 Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak. 21 Hark, orduan: –Gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia. 22 Hori entzutean, Jesusek esan zion: –Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri. 23 Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen.