← Anterior Kantarik Ederrena 8
1 2 3 4 5 6 7 8

Besarkada

Emakumeak

1 Oi nire anaia bazina,
nire amaren bularrean hazia!
Musu emango nizuke kalean aurkitzean,
inoren iseka-beldurrik gabe.
2 Neure amaren etxera eramango zintuzket,
eta han neure irakasle izango.
Ardo lurrintsua emango nizuke edaten,
nire granaden edari bizia.
3 Ezker besoaz dit lepotik heltzen,
eta eskuinekoaz nau besarkatzen.

Gizakumeak

4 Jerusalemgo neskatxok, otoi,
ez iratzarri ene maitea,
utzi lo egiten,
nahi duen arte.

Maitasuna eta Herioa

Koruak

5 Nor da, bere maitearen besotik,
basamortuan gora datorren hori?
Sagarrondopean iratzarri zaitut:
han egon zen erdiminez zure ama,
han oinazez zutaz erdi zena.

Gizakumeak

Emakumeak

6 Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala,
besoan zigilu bezala.
Herioa bezain gogorra maitasuna,
Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.
Su eta gar da maitasuna,
Jaunarengandiko sugar* 8,6 Jaunarengandiko sugar:Jauna behin bakarrik aipatzen da kanta guztian; bestalde, Jaunaren gar hori superlatibo bezala har daiteke, edota tximista bezala; kasu honetan, tximista bezain kiskalgarria izango litzateke itzulpena..
7 Uholdeak maitasuna ezin itzali,
ezta ibaiek ere ito.
Norbaitek maitasuna erosi nahi balu,
bere ondasun guztiak emanik ere,
mespretxua baizik ez luke aterako.

Zorion-eskaintza

Anaiek

8 Arreba txiki bat dugu,
ez zaizkio oraindik bularrak hazi.
Zer egin gure arrebatxoarekin* 8,8 Zer egin gure arrebatxoarekin: Anaien betebeharra zen arreba zaintzea eta haren ezkontzaz arduratzea (ik. Has 24,50; 34; 2 Sm 13).
haren esku eske etorriko direnean?
9 Harresia balitz,
zilarrezko almenak jarriko genizkioke.
Atea balitz,
zedro-oholez gogortuko genuke.

Emakumeak

10 Harresia naiz ni,
dorreak nire bularrak.
Horregatik,
zorion betea damaiot neure maiteari.

Neure mahastia

Gizakumeak

11 Mahasti bat zuen Salomonek Baal-Hamonen* 8,11 Baal-Hamon: Toki ezezaguna da; jendetza handien (edo aberastasunen) jabe esan nahi du, eta agian adierazpen sinbolikoagatik aipatzen da hemen.;
mahastizain batzuei utzi zien:
zilarrezko mila txanpon dakarzkio bakoitzak
fruituen ordain.
12 Zuretzat mila txanponak, Salomon,
haietarik berrehun mahastizainentzat.
Neure mahastia* 8,12 Neure mahastia: Ik. 1,6 eta oh.neuretzat dut.

Agurra

Gizakumeak

13 Oi lorategietako erregina* 8,13 lorategietako erregina: H.h., lorategietan eseria zauden edo baratzeetan bizi zaren hori.,
nire lagunak zure mintzoari adi;
uztazu zure ahotsa entzuten:
14 «Zoaz ihesi, ene maitea,
gazela edo oreinkumea irudi,
usain gozoko mendietan* 8,14 usain gozoko mendi: Ik. 2,17 eta oh.barrena».