kutsatzen eta kirasten
duten bezala,
halaxe gertatu ohi da
garrantzitsuago
ergelkeria txiki bat
jakinduria eta ohorea baino.
2 Jakintsuak burua bere tokian;
ergelak, aldiz, oinazpian* 10,2 Jakintsuak… oinazpian: H.h., Jakintsuak bihotza eskuinean, ergelak ezkerrean..
3 Hor dabil ergela bidez bide;
bera izan zentzugabea,
eta besteak jotzen ditu
zentzugabetzat* 10,3 Hor dabil… zentzugabetzat: Testu iluna. Honela ere itzul daiteke: Bideari ekin orduko, huts egiten dio buruak ergelari; zoroa dela diote denek..
4 Nagusia haserretzen bazaizu ere,
ez utzi horregatik zeure tokia,
otzan izateak
oker handiak eragozten baititu.
5 Ikusia dut eguzkipean,
agintariengandik datorren
beste oker handi bat:
6 ergela toki gorenean jarria
eta aberatsa behean eseria.
7 Ikusi izan ditut
morroiak zaldi gainean
eta nagusiak oinez, morroi bailiran.
Lanean arazoak
8 Zuloa dagiena bertan da eroriko,horma botatzen duenari
sugeak zizta egingo.
9 Harriak ateratzen dituenak
beraiekin min hartuko;
egurra ebakitzen ari dena
zauritzeko arriskuan dago.
10 Aizkora kamutsarekin,
zorrozten ez baduzu,
lan handiagoa egin beharko.
Joka ezazu buruz,
ahaleginari onura ateratzeko.
11 Garaiz xorarazi baino lehen
sugeak zizta egiten badu,
ez du irabazirik suge-xorarazleak.
Mintzoa
12 Jakintsuaren ahoari darion mintzoaatsegina da;
zentzugabea, berriz,
bere hitzak galduko du:
13 hizketan hasi orduko zorakeria dio,
eta bukatzean
ergelkeria gaiztoa dario;
14 ergelak berriketa ugari.
Gizonak ez daki zer datorkion.
Eta nork adieraz diezaioke
beraren ondoren zer gertatuko den?
15 Bai neketsua ergelaren lana;
ez daki hirirako bidea ere.
16 Zoritxarrekoa
erregetzat haurra duen lurraldea,
agintariek goizetik
tripakadak egiten
dituzteneko lurraldea.
17 Zorionekoa
erregea aitoren semea
duen lurraldea;
agintariek,
indarrak hartzeko
eta ez sabelkeriaz,
beren orduetan jaten
duteneko lurraldea.
18 Nagiaren sabaia erraz eroriko,
zabarraren etxean itogin franko.
19 Gozatzeko da ogia,
bizia alaitzeko ardoa,
eta denetan laguntzeko dirua.
20 Ez iraindu erregea,
ezta zeure baitan ere;
ez mintza aberatsaren aurka,
ezta zeure gelako isilean ere;
txori txiki batek baitie
zure mintzoa eramango,
eta hegaztiek
zure esana jakinaraziko.