1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21
13 Anasen etxera eraman zuten lehenengo. Anas urte hartako apaiz nagusi Kaifasen aitaginarreba* 18,13 Anas, Kaifas: Ik. Lk 3,2 oh.zen. 14 (Kaifas zen judu-agintariei aholku hau eman ziena: «Hobe da gizon bat herriarengatik hiltzea»).

Pedrok Jesus ukatu

(Mt 26,58.69-70; Mk 14,54.66-68; Lk 22,55-57)

Pedrok Jesus ukatu

(Mt 26,58.69-70; Mk 14,54.66-68; Lk 22,55-57)

15 Simon Pedro eta beste ikasle bat* 18,15 beste ikasle bat: Zenbaiten iritziz, Jesusek maite zuen ikaslea bera da (ik. 13,23; 19,26; 20,2; 21,7.20).Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora;

Apaiz nagusiak Jesus galdekatu

(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64; Lk 22,66-71)

Apaiz nagusiak Jesus galdekatu

(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64; Lk 22,66-71)

19 Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi. 20 Jesusek erantzun zion: –Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan. 21 Zer dela-eta galdeketa hau niri? Galdetu nire entzuleei eta emango dizute esan dudanaren berri. 22 Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan: –Horrela erantzuten al zaio apaiz nagusiari? 23 Jesusek erantzun zion: –Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu? 24 Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta.