Jaunak Isaiasi profetagintzara dei

1 Uzias erregea hil zen urtean* 6,1 Uzias hil zen urtea: Segur aski, K.a. 740. urtea., tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen. 2 Suzkoak bezalako izaki* 6,2 Suzkoak bezalako izaki: Hebreeraz, Serafin –hau da, Sutsuak–. Izaki misteriotsu hauek kutxa gaineko eta Ezekielen ikuskariko Kerubin edo izaki hegaldunen antzekoak dira (ik. Ez 10).batzuk zituen gainean. Seina hegal zituzten: bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten. 3 Eta honela egiten zioten oihu elkarri:
«Santu, santu, santua,
Jaun ahalguztiduna!
Lur osoa betetzen du
haren aintzak».
4 Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dar-dar egin zuten, eta tenplua kez bete zen. 5 Nik esan nuen: «Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz». 6 Une hartan, suzkoak bezalako izaki haietako bat niregana etorri zen hegan, su-hatzez aldaretik harturiko txingar bat eskuan zekarrela, 7 eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez:
«Begira, txingar honek
ezpainak ukitu dizkizu.
Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria,
barkatu bekatua».
8 Orduan, Jaunaren ahotsa
entzun nuen esaten:
«Nor bidaliko dut?
Nor izango dugu mandatari?»
Nik erantzun nuen:
«Prest nauzu, bidali neu».
9 Hark esan zidan:
«Zoaz eta esaiozu herri honi:
“Entzungo duzue, bai,
baina ulertu ez;
ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez”.
10 Gogortu buru-bihotzak herri honi,
gortu belarriak, itsutu begiak.
Ez bezate beren begiez ikus,
ez belarriez entzun,
ezta buruaz ulertu ere,
horrela niregana bihur ez daitezen
eta salba ez ditzadan».
11 «Noiz arte hori, Jauna?»,
galdetu nuen nik.
Eta hark erantzun:
«Hiriak deseginik eta hutsik,
etxeak inor gabe
eta lurrak soil gelditu arte».
12 Jendea erbestera
bidaliko du Jaunak,
eta lurralde osoa
huts-hutsik geldituko da.
13 Eta hamarretik bat bakarra
bertan gelditzen bada,
huraxe ere suari emango diote,
haritza eta terebintoa bezala:
moztu eta gero,
ondoa besterik ez zaie gelditzen;
baina ondo horretatik
kimu santua erneko da berriro* 6,13 baina ondo… berriro: H.h., Hazi santu izango da ondoa: Interpretazio zaileko esaldi hau ez dator grekozko itzulpenean, eta zenbaiten ustez eranskina da; hala ere, ongi dator Isaiasen pentsamenduarekin (ik. 4,2-3 eta oh.)..