1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Bekatuak Jaunaren salbamena eragotzi
1 Jaunaren eskua ez da, ez,laburregia zuek salbatzeko,
ezta haren belarria ere
gogorregia zuei entzuteko:
2 zeuen erruek ezarri dute hesia
zuen eta Jainkoaren artean;
zeuen bekatuek
ezkutarazi diote aurpegia,
zuen otoitzik ez entzuteko.
3 Izan ere, gaiztakeria egiten duzue
eta eskuak odolez zikin dauzkazue;
gezurra darizue ezpainetatik,
hitz kaltegarriak ahotik.
4 Inork ez du justizia aldarrikatzen,
ez auzitegian zuzenbidez jokatzen:
faltsukeriaz fidatzen dira,
gezurrezko aitorpenak
egiten dituzte.
Okerra sortzen dute barruan,
gaiztakeria ematen fruitu.
5 -6 Haien asmoak
suge-arrautzak bezain zital:
arrautzok jaten dituena
hil egiten da,
kraskatzen dituenari
sugegorria ateratzen.
Haien emaitzak
armiarma-sareen antzeko:
hauekin inor ezin jantzi, ez estali.
Egintza guztiak gaiztoak dituzte,
gogorkeria besterik ez dute egiten.
7 Lasterka doaz gaiztakeriara,
presaka odol errugabea isurtzera.
Gaitz egiteko asmoa dute buruan,
hondamendia eta triskantza
uzten dituzte pasatzen diren tokian.
8 Ez dute ezagutzen bake-bidea,
zuzenbiderik ez da haien urratsetan.
Bide bihurriak hartzen dituzte;
hortik dabilenak
ez du bakerik ikusiko.
Bekatuen aitortza
9 Horregatik, urruti dugu askapena,ez zaigu iristen salbamena;
argia espero genuen,
eta iluna dugu gainean;
egunsentia espero,
eta gau beltzetan gabiltza.
10 Itsumustuka gabiltza,
hormari haztaka itsua bezala,
itsumustuka bistagabea bezala.
Eguerdi betean
estropezu egiten dugu,
ilunabarra bailitzan,
sasoirik onenean,
hilda bezala gaude.
11 Marraka dihardugu hartzek bezala,
urrumaka usoek bezala.
Askapena espero genuen,
eta ezer ez;
salbamena espero, eta urruti da.
12 Izan ere,
zure kontrako gure errebeldiak
ugari dira,
geure bekatuek salatzen gaituzte;
errebeldia itsatsia daramagu,
aitortzen ditugu geure erruak:
13 errebelde eta desleial
izan gara Jaunarekin,
bizkarra eman diogu
geure Jainkoari,
bidegabekeriaz eta traizioz
jardun dugu,
azpikeriak hausnartu ditugu.
14 Beraz, aldendua dugu askapena,
urruti salbamena;
estropezu egin du herriko plazan
leialtasunak,
zuzentasunak han sartzerik ez;
15 huts egin du leialtasunak,
eta gaiztakeriatik urruntzen dena
larrutua gertatzen da.
Atsekabetu egin zen Jauna,
justiziarik ez zela ikustean;
Jauna justiziaren alde borrokan
16 txunditurik zegoen,inork ez zuela ezer egiten ikusiz;
orduan,
bere ahalmenaz ekin zion,
bere justizia euskarri zuelarik.
17 Justizia hartu zuen bularrekotzat,
salbamen-indarra buru-oskoltzat;
mendekua jantzi zuen soineko,
haserre-sumina soingaineko.
18 Bakoitzari merezi duena
emango dio ordainetan,
baita urrutiko herrietakoei ere;
mendekua eta haserre-zigorra
emango die etsaiei.
19 Haize indartsuak bultzaturiko
ibai oldartsua bezala
etorriko da Jauna,
eta ekialdetik mendebalderaino
denek izango diote
begirune Jaunari.
20 Baina askatzaile gisa
etorriko zaio Sion hiriari,
beren errebeldiaz damu diren
Jakoben ondorengoei.
Jaunak esan du.
21 Jaunak dio:
«Hona nik zuekin
egiten dudan ituna:
zeuengan duzuen nire espiritua
eta eman dizuedan mezua
ez ditut zuengandik
inoiz aldenduko,
ezta zuen seme-alabengandik
eta ondorengo guztiengandik ere
sekula».