1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jaunak atsegin duen baraua
1 Jaunak esan zidan:«Egin oihu eztarria betean,
beldurrik gabe,
goratu ahotsa turutaren pare,
aurpegiratu Israeli bere errebeldiak,
nire herriari bere bekatuak.
2 Egunero jotzen dute niregana
eta atsegin dute
nire nahiaren berri jakitea;
zuzen jokatzen duen herria dirudi,
bere Jainkoaren legeak
zintzo betetzen dituen herria.
Erabaki zuzenak eskatzen dizkidate
eta ni hurbil edukitzea maite dute.
3 “Zertarako egin barau* 58,3 barau: Legeak Barkamen Egunerako bakarrik agintzen zuen baraua (ik. Lb 23,27-32); baina zenbait garaitan ugaldu egin ziren barau-egunak (ik. Mk 2,18 oh.).,
zuk ez ikustekotan? –diote –.
Zertarako zigortu geure buruak,
zu ez konturatzekotan?”
Hara, barau-egunez ere
negoziotan zabiltzate,
zeuen langileak lanera behartuz.
4 Liskar eta haserre artean
egiten duzue barau,
gupidarik gabe ukabilka.
Ez egin barau horrela,
zeuen garrasiak
zeru goian entzunaraziz* 58,4 Azken lerroa honela ere uler daiteke: zeuen oihuak zeru goian entzunaraztea nahi baduzue..
5 Hori ote da gogoko dudan baraua
gizakiak bere burua
zigortzen duen egunean,
hau da, zumeak bezala
burua kulunkatu
eta dolu-jantziz hautsetan etzatea?
Horri esaten al diozue baraua,
Jainkoak atsegin duen eguna?
6 Ez ote beste hau
gogoko dudan baraua:
injustizi kateak hautsi
eta uztarri-hedeak etetea,
zapalduak libratu
eta uztarri oro apurtzea,
7 gose denari zeure ogitik eman
eta aterperik ez duen behartsua
etxean hartzea,
biluzik dagoena jantzi
eta zeure gizakideari
laguntzarik ez ukatzea?»
8 Orduan, goiz-argiak bezala
egingo duzu distira
eta zure gaitzak berehala
sendatuko dira.
Justizia izango duzu
aurretik gidari
eta Jaunaren presentzia
atzetik babesgarri.
9 Zuk dei egin
eta hark erantzun egingo dizu,
zuk laguntza eskatu
eta hark esango: «Hemen nauzu!»
Uztarri oro baztertzen
eta salaketak eta gaizki-esateak
uxatzen badituzu,
10 gose denari
zeure ogia ematen
eta behartsuaren premiari
erantzuten badiozu,
orduan, ilunpetan distira
egingo du zure argiak,
zure gau beltza
eguerdi bihurtuko da.
11 Jaunak gidatuko zaitu beti,
basamorturik gorrienean ere
asebeteko
eta zure gorputza indarberrituko.
Ongi bustiriko baratze izango zara,
agortzen ez den iturburu.
12 Antzinako etxe-hondakinak
berreraikiko dituzu,
menderik mende ahaztuta zeuden
oinarrien gainean jasoko.
«Harresi zulatuen konpontzaile»
eta «Etxe hondatuen berritzaile»
deituko dizute.
Atseden-eguna errespetatu
13 «Larunbatezzeure eginkizunak uzten
eta nire egun santuan
negoziotan jarduten ez baduzu,
larunbatari zeure atsegin deitzen
eta Jaunaren egun santua
ohoragarritzat hartzen baduzu,
zeure eginkizun,
negozio eta arazoak baztertuz,
14 orduan, neu, zeure Jauna,
izango nauzu atsegin.
Herrialdeko mendi gainetan
ezarriko zaitut
eta zure arbaso Jakobi agindu nion
ondarea gozaraziko dizut».
Jaunak berak esan du.