1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jerusalemen askapenaren albiste pozgarria
1 Esna zaitez, Sion, esnatu,jantzi indarrez!
Jantzi soinekorik ederrenak,
Jerusalem, hiri santu horrek!
Atzerritar sinesgaberik* 52,1 Atzerritar sinesgaberik: H.h., Erdaingaberik.,
kutsaturiko inor
ez baita berriro zuregan sartuko.
2 Astindu hautsa, Jerusalem,
jaiki esklabotzatik!
Puskatu lepoko kateak,
Sion hiri gatibu horrek!
3 Hau dio Jaunak:
«Ordainik hartu gabe
saldu zintuztedan,
ordainik eman gabe
askatuko zaituztet».
4 Bai, hau dio Jainko Jaunak:
«Hasieran nire herria
Egiptora joan zen,
atzerritar gisa bertan bizitzera;
gero, Asiriak zapaldu zuen
arrazoirik gabe.
5 Orain, berriz, zer ari naiz ikusten?
Nire herria hutsaren truke
eraman dute gatibu,
eta menderatzaileek
ulu dagite harro,
nire izena egun osoan
etengabe gaitzetsiz.
6 Baina laster jakingo du nire herriak
nor naizen;
ekingo diodan egunean jakingo du
neu naizela hitz egin diona.
Hona hemen ni!»
7 Bai ederra mendi gainetan
albistaria etortzen ikustea!
Bakea iragartzen du,
zorionaren berri ona ematen,
askapena aldarrikatzen.
Sioni diotso:
«Errege da zure Jainkoa!»
8 Zure begiraleak deiadarka!
Poz-oihu dagite denek,
beren begiz ikusten baitute
Jauna Sionera itzultzen.
9 Ekin denok poz-oihuka,
Jerusalemgo horma eroriok,
Jaunak bere herria kontsolatu baitu,
Jerusalem askatu.
10 Bere jainkozko indar paregabea
azaldu du Jaunak
nazio guztien aurrean.
Mundu-bazter guztiek ikusiko dute
gure Jainkoaren garaipena.
Alde Babiloniatik!
11 Alde, alde! Irten hortik!Ez ukitu ezer kutsaturik!
Irten Babiloniatik, zaudete garbi,
Jaunaren kultu-tresnak* 52,11 kultu-tresnak: K.a. 587. urtean Jerusalem hartu zutenean, babiloniarrek tenplutik eramandako kultu-tresnak, alegia (ik. 2 Erg 25,13-15; Esd 1,7-11).
daramatzazuenok!
12 Baina ez zarete zalapartaka irtengo,
ezta arrapaladan ihes egingo ere,
Jauna izango baituzue
aurretik gidari
eta bera, Israelen Jainkoa,
ondoren babesgarri.
Jaunaren zerbitzariaren pasioa eta aintza
(Laugarren kantika)
13 Jaunak dio* 52,13 Jaunak dio: Zerbitzariaren laugarren kantika Bigarren Isaias liburuaren gailurra da. Ez da argitzen zerbitzaria nor den. I.B.k Jesusen nekaldi-heriotzen zentzua argitu eta azaltzeko erabiliko du kantika hau.:«Nire zerbitzariak
arrakasta lortuko du,
goratua, gorengo mailan jarria
izango da.
14 Asko eta asko ikaratu ziren hartaz,
hain baitzegoen itxuragabetua,
giza antzik ere gabe,
gizaki ez zirudiela;
15 era berean,
nazio asko harrituko dira* 52,15 harrituko dira: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazko hitzaren zentzua zalantzazkoa da.,
erregeak haren aurrean
mutu geldituko,
inoiz esan gabeko zerbait ikustean,
inoiz entzun gabekoa aditzean».