1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jaunarengan itxaropena
1 Ai zu, inork hondatu gabekohondatzaile hori* 33,1 hondatzaile hori: Asiria izan daiteke (ik. 33,18-19 tx.ak); baina testuak ez du izen propiorik, ez erreferentzia argirik ematen.,
inork traizionatu gabeko
traidore hori!
Besteak hondatzeari
utziko diozunean,
zeu ere hondatuko zaituzte;
traizionatzeari utziko diozunean,
zeu ere traizionatuko zaituzte.
2 Erruki gutaz, Jauna,
zuregan baitugu itxaropen!
Izan gure indar egunero,
gure salbamen estualdian.
3 Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;
zuk ekitean, nazioak sakabanatu.
4 Orduan, mamorro-piloa bezala
pilatuko ditugu harrapakinak,
matxinsaltoek bezala
egingo diegu gainera jauzi.
5 Guztiz handia da Jauna!
Goi-goian du bizilekua,
eta zuzenbidez eta justiziaz
betetzen du Sion.
6 Seguru biziko zara beti:
jakinduria eta adimena,
ondasun salbagarri;
Jaunarenganako begirunea,
zeure aberastasun.
7 Horra jerusalemdarrak* 33,7 jerusalemdarrak: Hebreerazkoaren bokalak aldatuz gero –dagoenean hitzak ez baitu zentzurik–, Arielgoak irakur daiteke (ik. 29,1 oh.).
kalean garrasika,
bakearen mezulariek
negar dagite saminki.
8 Bideak hutsik daude,
inor ez baitabil;
etsaiek hitzarmena hautsi dute,
lekukoak* 33,8 etsaiek: Jatorrizkoak ez du subjektua zehazten, eta Judako erregea, Ezekias, ere uler daiteke. // lekukoak: Qumrango eskuizkribu nagusiaren arabera; ohiko testuak hiriak dio.mespretxatu dituzte;
ez da giza errespeturik.
9 Dolutan, akiturik dago lurraldea,
lotsaz eta zimel Libanoko basoa,
Xaron lautada basamortu bihurtua,
Baxan eta Karmel mendiak* 33,9 Xaron: Karmel mendiaren hegoaldeko lautada joria. // Baxan: Jordanez beste aldeko goi-lautada, basotan aberatsa.gorri.
Nork egin ihes Jaunaren epaiari?
10 Hau dio Jaunak:«Orain ekingo diot,
orain altxatuko naiz,
orain agertuko handi.
11 Zuen barne-asmoak belar ihar dira;
hortik sorturiko
egintzak, berriz, lasto.
Suak bezala erreko ditu
nire arnasak* 33,11 nire arnasak: Arameerazko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak zuen arnasak dio..
12 Herriak errauts bihurtuko dira,
moztu eta sutan erretzen diren
sasiak bezala.
13 Urruti nahiz hurbil bizi zaretenok,
jakin ezazue nik eginaren berri
eta nire ahalmena aitortu».
14 Ikara izango dute Sionen
bekatariek,
dardarak hartuko ditu sinesgabeak,
eta esango dute:
«Jaunaren epaia
itzalezineko labea da:
gutarik nork jasan lezake
haren su kiskalgarria?»
15 Zuzen jokatzen
eta egia esaten duenak,
bidegabekeriazko irabazirik
onartzen ez
eta eskupeko dirurik jasotzen ez duenak,
hilketa-proposamenei
jaramonik egiten ez
eta txarkeria begi onez
ikusten ez duenak.
16 Horrelakoa seguru biziko da
zoritxarraren gainetik;
harkaitz arteko gotorlekuan
izango du babes,
ogiz eta urez etengabe hornitua.
Jerusalemek distirazko etorkizuna
17 Erregea ospetsu ikusiko duzu,luze eta zabal lurraldea.
18 Lehengo beldurrak gogora ekarriz,
honela esango duzu:
«Non da zerga-biltzailea?
Non kontrolatzen gintuena?* 33,18 Non da… gintuena?: H.h., Non da kontatzen zuena, non pisatzen zuena, non dorreak zenbatzen zituena?»
19 Ez duzu ikusiko gehiago
herri harroa,
hizkuntza iluna,
hizketa arrotz ulertezina
duen herria.
20 Begira Sioni, geure jaiak
ospatzen dituguneko hiriari.
Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia,
egoitza finkoa,
inork ziririk aterako ez dion
eta sokarik etengo ez dion
oihal-etxolaren pareko.
21 Hor agertuko digu Jaunak
bere ospe handia.
Ibai eta ubide zabaleko
lurraldea izango da;
baina etsaien arraun-txaluparik
ez da handik igaroko,
ez ontzi handirik bertan ibiliko.
22 -23 Ontzien sokak lasaituak daude,
ezin diote mastari eutsi,
eta belarik zabaldu ezin.
Orduan,
harrapakinak banatuko ditugu;
hain ugari banatu ere,
ezen herrenak ere
izango baitu partea.
Izan ere,
Jauna dugu epaile eta legegile.
Jauna dugu errege:
berak salbatuko gaitu.
24 Jerusalemen bizi den inork
ez du esango: «Gaixo nago».
Jainkoak
barkatu egingo dizkio bekatuak
bertako jendeari.