1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Samariari oharpena
1 Zoritxarrekoa Samaria,efraimdar mozkorren
koroa harroxko,
haran joriaren gainean garai zauden
apaindurazko lore-sorta zimel,
ardozaleen hiri!
2 Horra hor Jaunak norbait bidali* 28,2 norbait bidali: Asiriako erregeaz ari da. Mezua Samaria asiriarren esku erori aurrekoa da.,
ausarta eta indartsua:
txingorraldiak,
ekaitz hondagarriak bezala,
ur handi oldartsuek bezala,
eskuz lurrera bota
3 eta hankapean zapalduko du
efraimdar mozkorren
koroa harroxkoa.
4 Eta haran joriaren gainean
garai dagoen
apaindurazko lore-sorta zimelari,
sasoian lehenbizi heldutako
pikuarena gertatuko zaio:
ikusten duenak,
eskura orduko ahora.
5 Egun hartan,
Jaun ahalguztiduna bera izango da
bere herrian bizirik geldituentzat
koroa eder, diadema apain.
6 Berak emango die epai-mahaikoei
zuzenbide-sena
eta hiriaren defendatzaileei kemena.
Profetaren isekarien aurka
7 Apaiz eta profetak ereestropezuka dabiltza
ardoaren eraginez,
bidetik oker pattarraren eraginez;
pattarrarengatik estropezuka
eta bidetik oker, ardotan itota:
ikuskariak dituztenean itsumustuka
eta epaia ematean zanbuluka.
8 Oka eginda,
nazkagarri daude mahai guztiak,
ez da inon tarterik garbi.
9 Eta hau diote nitaz:
«Nor eta gu eskolatu honek?
Nori eta guri irakatsi
Jainkoak agertua?
Haurtxo bularretik kendu berriak
ote gara?
10 Hala moduz ari zaigu,
hizki-mizki, xuxu-muxu* 28,10 hizki-mizki, xuxu-muxu: Hebreerazkoak zentzurik osatzen ez duten hitz errepikatuak dakartza; agian, irakurtzen ikasteko ume-eskolako ariketak irudikatzen dituzte, profetaren hizkera horiekin konparatuz, edota hizkera arrotz-ulertezina imitatu nahi dute.».
11 Horra, bada: hizketa nahasiz,
hizkuntza arrotzez,
hitz egingo dio Jaunak herri honi.
12 Behinola esana baitzien:
«Hona hemen lasaibidea,
hona hemen atsedena;
nekatuak atseden har beza».
Baina haiek jaramonik ez.
13 Horregatik,
hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitz
gertatuko zaie Jaunaren hitza.
Eta hala, bidean hankaz gora erori
eta hezurrak hautsiko dituzte,
tranpan harrapatuak
geldituko dira.
Herioarekin ituna. Oinarri aukeratua
14 Entzun, beraz, Jaunaren hitza,Jerusalemgo herri honen gobernari
zareten jende harroputzok.
15 Hau diozue:
«Ituna egina dugu Herioarekin,
tratua Hildakoen Egoitzarekin* 28,15 Herioa, Hildakoen Egoitza: Agian, zentzu metaforikoan hartuak daude, Judak Egiptorekin eginiko hitzarmena aipatuz. Egipto alferreko euskarri gertatuko zaio Judari (ik. 18. tx.).:
ezbehar suntsigarria datorrenean,
ez gaitu harrapatuko,
gezurra hartu baitugu babes,
maltzurkeria gordeleku».
16 Horregatik,
honela dio Jainko Jaunak:
«Hona nik Sionen
harri aukeratua ipini,
giltzarri bikain eta oinarri sendo.
Hura euskarri duenak
kolokarik ez.
17 Eraikuntza horretan,
justizia erabiliko dut plomutzat,
zuzenbidea nibeltzat».
Gezurrean zenuten
babeslekua, berriz,
txingorrak botako du,
zuen gordelekua urak eramango.
18 Herioarekin zenuten ituna
hautsi egingo da,
Hildakoen Egoitzarekiko tratuak
ez du iraungo.
Ezbehar suntsigarriak jo
eta zapalduko zaituzte.
19 Etorraldi bakoitzean joko zaituzte,
egunero-egunero, gau eta egun.
Horren berri jakite hutsak
ikara gorria emango dizue.
20 Harako esaerak dioena
gertatuko zaizue:
«Ohea estuegi etzateko,
burusiak motzegi estaltzeko».
21 Peratzim mendian bezala
ekingo dio Jaunak,
Gabaon* 28,21 Peratzim, Gabaon: Bi toki hauetan garaitu zituen Davidek filistearrak (ik. 2 Sm 5,20-25); Gabaonen, gainera, Josuek bost errege kanaandarrak garaitu zituen (ik. Jos 10).haranean bezala,
bere egitekoa betetzeko,
bere lana burutzeko:
egiteko harrigarria,
ohi ez bezalako lana.
22 Ez gehiago harropuzkeriarik, beraz,
kateak estuago
bihur ez dakizkizuen.
Izan ere, zuen lurralde osoa
suntsitzeko erabakia hartua duela
jakinarazi dit Jainko Jaunak.
Laborantzaren irakaspena
23 Entzun arretaz nik esana,adi egon nire hitzetara.
24 Ereiteko garaian, nekazariak
beti goldaketan eta lurra urratzen
eta areatzen jardun ohi ote du?
25 Ez, behin lurra berdinduz gero,
anisa eta kuminoa erein ohi ditu,
ondoren garia
eta garagarra* 28,25 garagarra: Beste bi hitz dakartza jatorrizkoak, ezezagunak, segur aski beste labore-mota batzuk adierazten dituztenak.zuinetan,
eta basartoa gero bazterretan.
26 Jainkoak erakutsita daki
dena nola egin.
27 Anisa ez da, noski, eultziaz jotzen,
ezta kuminoa ere
gurdia gainean jiraka erabiliz;
baizik eta makilaz
astindu ohi da anisa
eta zigorrez kuminoa.
28 Garia bai, eultziaz zapaltzen da,
baina ez etengabe jotzen;
gurdia erabiltzen da gainean jiraka,
baina alea txikitu gabe.
29 Hori guztia
Jaun ahalguztidunak xedatua da:
haren egitasmoak harrigarriak dira
eta arrakasta handikoak.