1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
1 Egun hartan, Leviatan* 27,1 Leviatan: Ik. Jb 3,8 oh. Leviatan, mitologiazko itsas munstroa, Israel zapaltzen duten nazioen sinbolotzat hartzen da hemen.,suge iheskor eta makurra,
zigortuko du Jaunak
bere ezpata zorrotz,
handi eta bizkorraz:
hil egingo du itsas herensugea.
Jauna eta bere mahastia
2 Egun hartan, Jaunak esango du:«Goratu kantuz
nire mahasti* 27,2 mahastia: Ik. 5,1 oh.zoragarria.
3 Nik neuk, Jaun honek, zaintzen dut
eta sarri ureztatzen.
Gau eta egun zaintzen dut,
inork kalterik egin ez diezaion.
4 Ez nago jadanik harekin haserre.
Sasiak eta laharrak
aurkitzen badizkiot,
eraso eta bat-batean erre egingo dut.
5 Baina nire babespean
jarri nahi badu,
egin bitza bakezkoak nirekin.
Bai, egin bitza bakezkoak nirekin».
Jakoben ondorengoen erbestealdia eta barkamena
6 Etorkizunean, Jakoben ondorengoeksustraiak botako dituzte,
Israel herria loratuko da
eta kimuberrituko,
eta mundu osoa
fruituz beteko dute.
7 Jo ote ditu Jaunak israeldarrak
hauen jotzaileak jo zituen
bezain gogor?
Hil ote ditu israeldarrak
hauen hiltzaileak hil zituen bezala?
8 Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota;
mendebal-haizearen antzeko
arnasaldi gogorrez
eraman ditu urrutira.
9 Horrela, ezabatua izango da
Jakoben herriaren errua,
baldin eta beren bekatua
baztertzen badute,
idolo-aldare guztiak,
kareharria bezala,
hauts egiten badituzte
eta Axera* 27,9 Axera: Ik. 17,8 oh.jainkosaren
eta eguzkiaren ohorezko
harri sakraturik
gehiago gelditzen ez bada.
10 Izan ere, hiri gotortua* 27,10 hiri gotortua: Ez dago argi zein hiriz ari den; agian, Samaria da, 721. urtean asiriarrek hondatu zuten Ipar Erresumako hiriburua.
hondaturik gelditu da,
baserri hustuaren pare,
basamortua bezain bakar.
Txekorren larre eta etzaleku
bihurtu da;
bertara datoz adar-kimuak jatera.
11 Zuhaitz-adarrak ihartu
eta hautsi egiten dira,
eta su-egurretarako
biltzen dituzte emakumeek.
Bai, zentzugabeko herria da Israel:
horregatik,
bere egileak ez dio errukirik,
sortzaileak ez dio gupidarik.
Erbestealditik itzuli
12 Egun hartan, israeldarrok,Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino,
banan-banan
bilduko zaituzte Jaunak,
uztaroan galburuak
bildu ohi diren bezala.
13 Egun hartan,
turuta* 27,13 turuta: H.h., adarra; gudura nahiz liturgi batzarrera deitzeko erabiltzen zen; gerora, azken judiziorako dei-tresna bihurtuko da.handia joko du,
Asirian galduei
eta Egipton sakabanatuei
dei egiteko,
eta Jerusalemen, mendi santuan,
Jauna gurtzera etorriko dira.