1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Garaipen-kanta
1 Egun hartan,kantu hau kantatuko dute
Juda herrialdean:
«Bai sendoa gure hiria* 26,1 gure hiria: Jerusalem da, 5. tx.eko hiri garaia 25,12 eta 24,10 tx.etan aipaturikoa izan daitekeen bitartean.!
Dorre eta harresiak
ditu babesgarri.
2 Ireki ateak,
eta sar bedi herri zintzoa,
Jaunarekiko leial
irauten duen herria.
3 Sendo du gogoa;
Jauna, bake betea ematen diozu,
zuregan baitu konfiantza.
4 Izan beti konfiantza Jaunarengan,
Jauna suntsiezineko
harkaitza da eta.
5 Gailurrean bizi direnak
eraitsi egiten ditu,
hiri garaia lurreraino,
hautsa jotzeraino botatzen,
6 behartsuen oinek zapal dezaten,
indargabeek
hankapean erabil dezaten».
Otoitza
7 Zintzoaren bidea zuzena da:zuk egiten duzu, Jauna,
zintzoaren bidea zuzen.
8 Zuk ezarritako bidetik
goaz gu ere, Jauna,
itxaropena zuregan dugula.
Zutaz oroitzea, zu goratzea:
horixe dugu irrika.
9 Ene gogoa zure egarri da gauean,
ene barrenak
zu bilatzen zaitu goizean.
Zuk zeure nahia
munduari azaltzean
zure zuzentasuna zer den
ikasten dute lurtarrek.
10 Gaiztoek, ordea, ez dute sekula
zuzena zer den ikasiko,
nahiz eta zuk erruki izan.
Zintzoen lurraldean
gaiztakerian ari dira
eta Jaunaren handitasuna
ez dute aintzat hartzen.
11 Eskua altxatua duzu, Jauna,
zigortzeko,
baina haiek ohartzen ez.
Ikus bezate, lotsaz beterik,
zeure herriarekiko
duzun maitemina;
zure suminak irents bitza etsaiak.
12 Jauna, bakea emango diguzu,
zeuk burutzen baitituzu
gure jarduera guztiak.
13 Jauna, gure Jainkoa,
zu ez beste jaunak
izan ditugu nagusi,
baina zu, zu bakarrik,
nahi zaitugu aitortu.
14 Hilak daude, eta ez dira berpiztuko,
haien arimak ez dira altxatuko,
zuk zigortu baitituzu eta suntsitu.
Haien oroitzapena ere
galdu egingo da.
15 Handi egin duzu, Jauna, gure herria,
handi egin duzu gure herria.
Zeure ospea agertu duzu
eta gure lurraldearen mugak
zabaldu.
16 Jauna, larrialdian
zure bila ibili gara;
zure zigorra jasatean,
otoitza isuri dizugu* 26,16 Tx.eko testua eta esanahia zalantzazkoak dira..
17 Haurra izateko zorian,
minez bihurriturik,
garrasi egiten duen
emakumearen antzeko
ginen zure aitzinean.
18 Ernari geunden eta erdiminetan,
baina haizea besterik ez dugu egin:
ez diogu lurraldeari
salbamenik ekarri,
ez munduari haurrik eman.
19 Zure hildakoak bai, berpiztuko dira,
haien gorpuak altxatuko!
Lurpean etzanak esnatuko dira
eta pozez oihuka ekingo.
Izan ere, zuk, Jauna,
argia bidaltzen duzu ihintza bezala,
eta lurpetik argitara
ateratzen hildakoak.
Lur-itsasoei zigorra
20 Ea, ene herri, sartu etxeaneta itxi ateak barrutik.
Gorde zaitez alditxo batean,
Jaunaren haserrea igaro arte.
21 Izan ere,
Jauna bere bizilekutik atera da,
lurreko bizilagunen
gaiztakeria zigortzeko.
Orduan, lurrak agerian jarriko du
isuritako odola,
ez ditu ezkutuan gordeko
hilketen biktimak.