1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2 «Israelgo lehen-seme guztiak, nola gizakiak hala abereak, sagaratuko dizkidazu, nireak baitira».

Lehen-semeei buruzko legeak

Lehen-semeei buruzko legeak

11 «Zeuei eta zuen arbasoei hitzeman bezala, Jaunak Kanaan lurraldera eraman eta lurraren jabe egingo zaituztenean, 12 zuen lehen-semeak oro eta lehen abere-kume arrak Jaunari eskainiko dizkiozue, berarenak baitira: 13 lehen-astakumea arkume edo antxume batekin trukatuko duzue; trukatzen ez baduzue, hil egingo duzue* 13,13 hil egingo duzue: Astoa abere kutsatua da; beraz, ez da gai Jaunari oparitzat eskaintzeko., lepoa hautsiz. «Lehen-semea, ordea, beti berreskuratuko duzue, ordezko eskaintza eginez. 14 Bihar edo etzi zuen seme-alabek honek guztiak zer esan nahi duen galdetzean, hau erantzungo diezue: “Jaunak ahalmen handiz atera gintuen Egiptotik, esklabotzatik. 15 Faraoiak irtetea galarazten zigulako, Jaunak hil egin zituen Egiptoko lehen-semeak eta lehen abere-kumeak; horregatik hil eta eskaintzen dizkiogu lehenbizi sorturiko abere arrak, eta lehen-semeak geuretzat berreskuratzen ditugu, ordezko eskaintza eginez”. 16 Beraz, ohikune hau eskumuturrean edo bekokian ipintzen diren seinaleen gisako izango duzue, Jaunak ahalmen handiz Egiptotik atera zaituztela oroitarazteko».