Hebrearrei 1
Següent →
SARRERA (1,1-4)
Jainkoaren Semeak goi-agerpenari erabateko osotasuna eman
1 Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez; 2 azken egun hauetan* 1,2 azken egun hauetan: Hitz hauek Jainko Aitak erabaki eta Kristoren salbamen-egintzaz hasitako behin betiko salbamen-garaia adierazten dute (ik. 9,26; 1 Ko 10,11; 1 P 1,20)., berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua. 3 Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan* 1,3 Jainko handiaren eskuinaldean: H.h., handitasunaren eskuinaldean. // eseri da zeru goienetan: Kristo, hil ondoren, zerura igo zen, eta Jainkoak ohorezko tokian ezarri zuen, bere aintzan eta ahalmenean erdikide eginez.. 4 Eta aingeruak baino gehiago izatera iritsi da, ondaretzat jaso duen izena* 1,4 ondaretzat jaso duen izena: Izen edo titulu hau Jainkoaren Semearena da.ere haiena baino askoz goragokoa denez gero.KRISTO AINGERUEN GAINETIK (1,5–2,18)
Kristo Jainkoaren Seme
5 Izan ere, Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan:Nire semea zara zu,
gaur zaitut nik sortu;eta beste hau ere ez:
Aita izango nau hark ni,
eta seme izango dut nik hura. 6 Jainkoak bere lehen-semea munduan sarraraztean* 1,6 munduan sarrarazi: Hitz hauek, Jesusen gizakundeko munduratzeari baino hobeto, beraren zeruratzeari, Jainkoaren aintzan hartua izateari, dagozkio., berriz, honela esaten du:
Adora dezatela bera
Jainkoaren aingeru guztiek. 7 Aingeruei buruz hau dio Jainkoak:
Haizearen antzeko egiten ditu
bere aingeruak,
sugarraren antzeko
bere zerbitzariak* 1,7 «Haizearen antzeko… bere zerbitzariak»: Sal 104,4 tx.aren aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina da. Aingeruak Jainkoaren zerbitzari huts diren bitartean, Kristo Jainkoaren Semea da.. 8 Baina bere Semeaz hau esaten du:
Zure tronua, oi Jainko, betikoa da,
zure erregetza* 1,8 zure erregetza: Zenbait eskuizkribu garrantzitsuk haren erregetza dio.
zuzentasun-erregetza.
9 Zuzen dena izan duzu maite
eta oker dena gorroto;
horregatik, Jainkoak,
zeure Jainkoak* 1,9 horregatik Jainkoak, zeure Jainkoak: Honela ere itzul daiteke: horregatik, oi Jainkoa!, zeure Jainkoak,
gantzutu zaitu, jai-giro pozgarrian,
lagunen artean aukeraturik. 10 Eta beste hau ere badio:
Jauna, hasieratik sendo
ezarri zenuen lurra,
zure eskuek egina da zerua;
11 haiek galduko dira,
baina zuk iraungo;
jantzia bezala gastatuko dira,
12 soinekoa bezala tolestuko dituzu,
jantzia bezala aldatuko.
Zu, ordea, beti bera,
zure urteak amaigabeak. 13 Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan:
Eseri tronuan nire eskuinean:
etsaiak oin-aulkitzat
jarriko dizkizut. 14 Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik?