← Anterior Ester 10
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Mardokeoren ospea

1 Asuero erregeak zergak ezarri zizkien lehorreko nahiz itsasaldeko herriei. 2 Media eta Pertsiako Erregeen Kronika Liburuan daude idatzirik erregearen egintza indartsu eta bizkor hauek, baita erregeak Mardokeo nola altxatu eta handi egin zuen ere.
3 Bai, erreinuan
Mardokeo judua zen
Asuero erregearen hurren.
Gizon handia juduen aurrean,
maitatua bere senide
guztien artean.
Bere herritarrentzat
zorionaren bilatzaile,
beretarrentzat bake-ezartzaile.