3 Hamasei urte zituen errege izaten hastean, eta berrogeita bi urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Jekolias zuen izena eta Jerusalemgoa zen.4 Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Amatziasek bezalaxe.
21 Uzias erregea legendun egon zen hil arte; horregatik, etxe berezi batean bizi* 26,21 etxe berezi batean bizi: Ik. 2 Erg 15,5 eta oh.behar izan zuen. Eta Jaunaren etxera ere ezin zen sartu. Bitartean, beraren seme Jotamek, jauregiko buru zenak, gobernatu zuen herriko jendea.22 Uziasen gainerako jarduerak, lehenetik azkenera, Amotzen seme Isaias profetak idatzi zituen* 26,22 Isaias profetaren idazki hori galdua da..23 Hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Uzias, erregeen hilobien inguruan, legenduna zela ziotelako. Ondorengo erregea haren seme Jotam izan zen.