← Anterior 2 Korintoarrei 3 Següent →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
1 Berriro hasi ote naiz neure burua gomendatzen? Zuentzako edo zuengandiko gomendio-gutunen beharra ote dut, beste zenbaitek bezala? 2 Zeuek zarete nire gomendio-gutuna, neure bihotzean idatzia daramadana eta jende guztiak ezagutu eta irakurri duena. 3 Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan* 3,3 ez harlauzatan: Jainkoak Moisesen bidez herriarentzat emaniko legea idatzia zuteneko harlauzak aipatzen dira (ik. Ir 24,12; 31,18). // haragi-losak: Ik. Ez 36,26.baizik, bihotzean alegia. 4 Horixe da Kristori esker Jainkoaren aurrean dudan konfiantza. 5 Ez ni neurez zerbaitetarako gai naizela uste dudalako; gaitasuna Jainkoarengandik datorkit, 6 berak egin bainau gai itun berriaren zerbitzari izateko. Itun hori ez da legearen letra soilean* 3,6 letra soilean: Ik. Erm 2,29 oh.oinarritzen, Espirituaren indarrean baizik, legearen letrak hil egiten baitu; Espirituak, berriz, bizia ematen. 7 Heriotzara zeraman legearen zerbitzua, harlauzatan letraz idatziarena alegia, ospez beterik agertu zen, eta israeldarrek ezin zioten Moisesi aurpegira begiratu, zerion distiragatik –distira hura iragankorra zen arren–. 8 Ba, zenbatez ospetsuago ez ote da izanen Espirituagan oinarrituriko itunaren zerbitzua! 9 Gaitzespenerako izan zenaren zerbitzua ospez betea agertu bazen, zenbatez ospetsuago ez ote da izango salbamenerako denaren zerbitzua! 10 Hain zuzen, lehen ospez betea zenak galdu egin du orain ospe hori, oraingoaren ospe ezin handiagoaren aldean. 11 Beraz, iragankor zena ospez betea bazegoen, iraunkor denak askoz ospe handiagoa izanen du. 12 Horregatik, honelako itxaropena dugularik, askatasun osoz jokatzen dugu; 13 eta ez Moisesek bezala, hark zapi batez* 3,13 zapi bat: Irteera liburuaren arabera, zapiak Moisesen aurpegiari zerion jainkozko distira estaltzen zien israeldarrei. Pauloren interpretazioa ezberdina da, honen arabera zapia israeldarrak distira hura galkorra zela konturatu ez zitezen baitzen.estaltzen baitzuen aurpegia, israeldarrek distira iragankor hura desagertu egiten zela ikus ez zezaten. 14 Baina ilundu egin zitzaien adimena israeldarrei, eta gaur bertan ere, itun zaharreko idaztiak irakurtzen dituztenean, hor irauten du haientzat estalki horrek, Kristok bakarrik ken baitezake. 15 Bai, gaurdaino, Moisesen liburuak* 3,15 Moisesen liburuak: Juduek Moisesenak bezala hartzen zituzten Bibliako lehen bost liburuak, Legea edo Pentateukoa deituak.irakurtzen dituztenean, zapi hark adimena estaltzen die israeldarrei. 16 Norbait Jaunarengana itzultzen denean bakarrik kentzen zaio estalkia. 17 Jaun hori, berriz, Espiritua da* 3,17 Jaun hori Espiritua da: Testua zaila da eta interpretazio asko izan ditu. Testuinguruaren arabera, Kristo da, alde batetik, I.Z.aren benetako zentzuaren giltza; bestetik, legearen letra (Moises) eta espiritua (Jauna) elkarren kontra jartzen dira. Espiritua askatasuna da, eta Espiritua dutenak ez daude legearen morrontzapean., eta Jaunaren Espiritua non, askatasuna han. 18 Gu guztiok, aurpegia agerian dugula, Jaunaren aintza islatzen dugu, eta haren irudira ari gara eraberritzen, gero eta distiratsuago bihurtuz, Jaunaren Espirituaren eraginez.