← Anterior 1 Kronikak 3 Següent →

Daviden ondorengoak

(14,3-7 eta 2 Sm 3,2-5)

1 Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: lehena Amnon, Izreelgo Ahinoamen semea; bigarrena Daniel, Karmelgo Abigailen semea; 2 hirugarrena Absalom, Gexurko errege Talmairen alaba Maakaren semea; laugarrena Adonias, Hagiten semea; 3 bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea. 4 Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege. Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege.