1 Behinola, jaiki zen Satan Israelen kontra eta israeldarren erroldatzea egitera bultzatu zuen David.2 Erregeak agindu zien Joabi eta herriko buruzagiei: –Zoazte eta zenbatu israeldarrak Beer-Xebatik hasi eta Daneraino, eta ekar iezadazue horren emaitza, zenbat diren jakin dezadan.3 Joabek erantzun: –Orain dena baino ehun bider handiago egin dezala Jaunak bere herria! Baina, ene errege jauna, ez al dituzu denak zeure zerbitzari? Zertarako egin nahi duzu ikerketa hori? Zertarako egin errudun* 21,3 errudun: Ik. 2 Sm 24,3 oh.Israel?4 Hala ere, erregearen agindua onartu behar izan zuen Joabek. Honek, Israel osoan barrena ibili ondoren, Jerusalemera itzuli eta5 erakutsi zion Davidi erroldatzearen emaitza: Israelen milioia eta ehun mila gizon ziren gudurako gai, eta Judan laurehun eta hirurogeita hamar mila.6 Horien artean Joabek ez zituen lebitarrak eta benjamindarrak sartu, erregearen agindua higuingarria iruditu zitzaiolako.