1 Hiru urtetan ez zen borrokarik izan siriarren eta israeldarren artean.2 Hirugarren urtean, Judako errege Josafat Israelgo erregea ikustera jaitsi zen.3 Israelgo erregeak esana zien bere funtzionarioei: –Badakizue Galaadeko Ramot* 22,3 Galaadeko Ramot: Genesaret aintziratik hego-ekialdera, mugan zegoen hiria. Luzaroan israeldarrek eta aramearrek nork beretzat nahi izan zuten.hiria geurea dugula. Zertan gaude, bada, hemen geldirik, Siriako erregeari kendu gabe?