12 Bota egin zituen lurralde hartatik prostituzio sakraturako gizon eta emakumeak eta kendu bere aurrekoek eginiko idolo guztiak.13 Bere ama Maakari berari ere ama-erreginari zegokion duintasuna kendu zion, Axera jainkosaren omenez irudi higuingarria egina zuelako. Asak irudi higuingarri hura hautsi eta Zedron errekan erre zuen.14 Baina kultu-leku haiek ez ziren zeharo desagertu; hala ere, Asak zintzo jokatu zuen Jaunaren aitzinean bere bizitza osoan.15 Jaunaren etxera eraman zituen bere aitak eta berak eginiko eskaintzak: zilarra, urrea eta ontziak.